Historia

Historia

Fundazio urtea: 1984

Facebook: @zaraobest

Twiter: @zaraobest

web: www.zaraobest.com


Egungo talde teknikoa:

Oskar Estrella (Presidentea), Iñaki Beraza (Presidenteordea) ,Estibaliz Molina (Idazkaria), Raúl Dapena, Imanol Arberas, Alberto Minguillo, Francisco Zurimendi “ Tito”, Álvaro Casas, Frederic Arregui, Aitor Maroto, Jon Ander Salutregi, Aitziber Alcalde, Unai Corredor, Julen Bartolome, Iker Arberas, Iker Gauna eta Alfonso Maroto.


Irabazi asmorik gabeko klub honek hasieratik izan du helburu nagusi gisa gazteak saskibaloian heztea eta kirol hori eskualdean zehar zabaltzea. Beste klub bateko kide ziren hamar jokalarik beren klub propioa sortu nahi izan zuten, Amurriora saskibaloia ekartzeko.

Marcos Marotoren laguntzarekin, lehen presidente gisa, eta baliabide gutxi baina gogo handiarekin, egitasmoa aurrera eramatea lortu zuten. Hasierako urteetan erreformatorioan entrenatu eta frontoian jokatzen zuten. Ondoren, Lucas Rey ikastetxera pasatu ziren.

Klubak saskibaloiaren arloko eskola-kirol guztia bateratzea lortu zuen eta beti eman dio garrantzi handia jokalariak oinarritik hezteari.

Klubaren historian aipatzekoa da klubak hasieratik izan duela Axa Pinedo babeslearen eta Amurrioko Udalaren laguntza.

URTEKO EKITALDIAK

  • 3x3 iraileko azken asteburuan,

  • Gabonetako Txapelketa abenduaren 26tik eta 30era bitartean,

  • Aste Santuko kanpusa,

  • Udako kanpusa ekaineko azken astean eta uztaileko lehenbizikoan.

Egun, 240 jokalarik osatzen dute kluba. 7 urtetik senior kategoriara bitartekoak dira eta eskola batean eta 12 taldetan daude banatuta.

Jokalari horiek hezteko lana 16 entrenatzailek burutzen dute. Gehienek 1. eta 2. graduko titulazioa eta goi-mailako titulazioa dute.

Talde teknikoaren helburu nagusia jokalariak oinarritik heztea da, eta, kontzeptu teknikoez gain, beste zenbait balio ere transmititzen dizkiete: ERRESPETUA, KONPROMISOA, SAKRIFIZIOA, LAGUNTASUNA, BERDINTASUNA, KIROLTASUNA eta HOBETZEKO GOGOA.

FORMAKUNTZA, TITULAZIOA, ESPERIENTZIA, ENTRENAMENDUAK, TXAPELKETAK, TORNEOAK eta ELKARBIZITZAK eskaintzen ditugu.

Gaur egun lan guztia Bañueta kiroldegiko instalazioetan gauzatzen da, honako ordutegian: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 17:00etatik 21:30era; eta asteartetan eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara.


KLUBA